IRIS - Sorkuntza Garaikiderako Elkarte Hegoeuroparra

Zenbait urtetan izandako topaketa formal eta informalen ostean, kolaborazio batzuk sortu ziren Frantzia eta Italiaren artean eta Frantzia, Espainia eta Portugalen artean. Horren ondorioz erabaki da esandako elkartrukatzeak egituratzea Hego Europako esparruan arte garaikideak sustatzekoa den elkarte baten markoan.

Elkartearen oinarri eratzaileak Avignonen 2004ko uztailean izandako batzar nagusian ezarri ziren.

IRIS bere kideen hurbiltasun geografiko eta kulturalean oinarritzen da, baina euren “dibertsitatean” asmatu beharko du bere jarduera: batasunari – hizkuntzarena, diskurtsoarena, pentsamenduarena– bestetasuna oposatzea, ez oztopo bezala, baizik eta balizko hurbilpen eta gainditze motore bezala.

Hortaz, IRISeko kideak batzen dituen harremana, eta haren lanaren ildo erreferentziala hezurmamitzen duena, izaera dialektikokoa baino ez da izango eta etengabe berrikusia izango da lurralde-errealitateen arabera, ingurune politiko eta kulturalen arabera, bakoitzaren misio eta historien arabera.

Arestian aipatutako lau estatuetako kideek ekarritako esperientzietatik definitzen den harremana ez da batere esklusiboa: mugen esanguraz hausnartzeak eta garapen artistikorako ardatz berriak Hego-ekialdeko Europan indartzeko muga haiek gainditzeak zera inplikatzen du a priori: esandako mugak alboko estatuetarantz bultzatzea, bai noizbehinkako kolaborazioetan bai politika kontzertatuaren kasuan.

Ildo beretik, IRISen jarduera guneak ez du hartu behar esandako esparru geografikoa bakarrik. Elkartearen jardueraren parte izango da berak sustatutako proiektu artistikoak Europako hego-ekialdeko esparrutik kanpo promozionatzea eta baita ere kanpotik etorritako proiektuei esparru horren barrutik zirkularaztea.

Hain zuzen ere, honako hauek dira elkartearen xedeak: bere kideek ekarritako proiektu artistikoen arteko kolaborazioak eta elkartrukatzeak mantentzea, artista independenteentzako laguntza eta ekoizpen dinamika eta proiektu berriak sortu eta mantentzea, estatu ordezkatuetako proiektu eta errealitate artistikoen elkar ezagutza bultzatzea eta informazioari IRIS esparru barrutik eta kanpotik zirkularaztea.

Elkartearen jardueraren muina proiektu artistikoen sustapena da, jarraian azaltzen den izpirituarekin: konpromisoak ez ugaltzearena, baizik eta beraietan sakondu eta dibertsifikatzearena.

Beraz, arreta berezia eskaintzen zaio proiektuetako buruekin hasitako harremanen kalitateari eta baita ere harreman horretatik jaio daitekeen esperientzia konpartituaren izaerari.
Esandako elementuen gainean saiatuko gara ekonomia bizia ezartzen, proiektu bakoitzera moldatua izango dena eta harekin batera eboluzionatu ahalko duena.

Transmisioari lotutako kezkak ere, bereziki belaunaldien artekoa, IRISen jardueraren xede dira. Gure esperientziak zehaztasun gorenarekin konpartitu ahal izatea, eszena garaikidearen ezusteko hedapenari aurre egiten jakitea (teknika, ekonomia eta giza terminoetan). Jakituria eta konpetentzietako partehartzea indartzera datozen adierazpen guztiak elkartearen arreta osoa jasoko dute (tailerrak, stage-ak...).

Elkartea praktikarantz bideratua da funtsean, baina bere alderdi kritikoa ere garatzen du, gogoeta eta elkartrukatzerako denboren antolamenduaren bidez.

IRIS partekatutako esperientzia gunea da, elkartrukatzerako gune bat, ideiak zirkulatzeko esparru bat. Proiektuena eta proiektuak egiten dutenena da, baina batez ere dibertsitatea nahiaren, jakinguraren eta sorkuntzaren hartzigarri bezala mantendu ahalko den lurraldea da.